EKATEKO UPV/EHU-KO TALDEAK TEKNOLOGIA ADIMENTSU ETA JASANGARRIEI BURUZKO KONFERENTZIAN PARTE HARTZEA
8 urria 2021
ENERGIA FOTOVOLTAIKOAREN AUTOKONTSUMO KOLEKTIBOARI BURUZKO ESTIA MINTEGIA.
12 azaroa 2021

Urtarrilaren 26an workshop bat eta 27an mintegi bat egingo dira

Oraindik denbora asko geratzen bada ere, UPV/EHUko EKATE proiektuko taldea autokontsumo kolektiboari (AKK) buruzko berariazko 2 jardunaldi antolatzen hasi da. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (GIE) izango dira.

Urtarrilaren 26rako workshop bat antolatuko da, EKATE partzuergoko kideek eta kanpoko kideek garatutako kontzeptu teknikoak partekatzeko. Bereziki, gai hauei buruz hausnartzea aurreikusten da: eraikin baten kontsumo elektrikoaren iragarpena, ekoizpen fotovoltaikoaren (FV) iragarpena, eraikin baten karakterizazio termikoa eta hari lotutako IoT eta eraikinetako autokontsumoaren optimizazioa.

Urtarrilaren 27an goizez egingo den bigarren jardunaldian, enpresetako, erakundeetako, teknologia-zentroetako, elkarteetako eta hezkuntza-zentroetako ordezkariak hartuko dira mintegi baten barruan. EHUk EKATE proiektuaren esparruan antolatutako bigarren mintegia izango da, 2020ko abenduko Eibarko webinarraren ondoren. Oraingoan, mintegia hibridoa izango litzateke (aurrez aurrekoa eta aldi berean bideokonferentzia bidezkoa). Programa oraindik itxi gabe egon arren, “Energia-komunitateei” eta “Autokontsumorako parke fotovoltaikoen instalazioei” buruzko hitzaldiak emango dira, eta EKATEren azken emaitzak aurkeztuko dira. Jardunaldia amaitzeko, 3 tailer egingo lirateke, horietako lehena Pirinioez gaindiko kluster bat sortzeari buruzkoa, “Elektrizitate fotovoltaikoaren digitalizazioaren” inguruan, eta beste bi oraindik zehaztu gabe daudenak.

Comments are closed.